2007-08-28

Emeterio ta Zeledonio

(Agorrilak 31)



Sarrera-oharra (Ohargileak)

Anaiak ete ziran? Ez dago argi. Ez eta noizkoak ziren ere: II. gizaldikoak ala III.ekoak. Calahorra ingurukoak-edo ete ziran; baina argiago dagoela, esan daiteke, Cidacos erreka ondoan-edo emon ebela martiri lez euren bizia.

Erromarren gudari ziran, bulartsuak eta adoretsuak; eta adore bardinaz aldezten eben kristau sinismena, euren bizitza emon behar izateraino; eta ospe handiz hil ziran, eta hareen oneraspena honainoxe heldu da. Indartuko al dabe gure sinismena?


Isilunetxo bat...




Abadearen agurra

Aitaren eta Semearen eta Espiritu santuaren izenean.

Amen.

Alkarren zerbitzurako nahi gaituen Jainko Aitaren grazia ta bakea zuekin.

Eta zure espirituarekin.


Damu otoitza (abadeak)

Esaten dogu, bai, agirian, geurekoiak garela; baina ez gara gauza Jainkoaren aurrean autortzeko gure pekatu hori, eta gitxi erein ta ugari batu nahi izaten dogu. Hurreratu gaitezan erruki iturrira; autortu daigun Jainkoaren aurrean gure pekatua.

—Jesus Jauna: zure jarraitzaile adoretsu ta gaurkoak nahi gaituzuna, erruki, Jauna.


—Jesus Jauna: betekeria ta epelkeria ezin jasan daikezuzana, Kristo, erruki.


—Jesus Jauna: zeure bizia emonez, frutu ugari emoten dozuna, erruki, Jauna.


Erruki dakigula Jainko guztiz ahaltsua, eta gure pekatuak parkaturik eroan gaizala betiko bizitzara.

Amen.


Aintza


V/. Aintza zeruetan Jaungoikoari.

R/. Aintza zuri, Jauna, ta eskerrak zuri.


V/. Eta bakea lurrean haren gogoko gizonei;

hain handi ta eder zaitugulako: gora zu!, bedeinkatua zu!

gorespen zuri!, ahozpez agur!, eskerrak zuri!

R/. Aintza zuri, Jauna, ta eskerrak zuri.


Jainko Jauna, zeruko errege,

Jaungoiko Aita ahalguztiduna;

Jauna, Seme bakar, Jesukristo,

Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots, Aitaren Seme.

R/. Aintza zuri, Jauna, ta eskerrak zuri.


V/. Zeuk kentzen dozu munduko pekatua:

erruki, Jauna!

Zeuk kentzen dozu munduko pekatua: entzun gure deia!

Aitaren eskoialdean jarririk zagoz zu: erruki, Jauna!

R/. Aintza zuri, Jauna, ta eskerrak zuri.

V/. Zeu bakarrik santua, zeu bakarrik Jauna,

zeu bakarrik goi-goikoa, Jesukristo,

Espiritu santuarekin Jainko Aitaren argitan. Amen.

R/. Aintza zuri, Jauna, ta eskerrak zuri.



Otoitza


Zure maitasunaren garrak, Jauna,

zure zerbitzari leial eta martiri ospetsu

egin ebazan Emeterio ta Zeledonio gudariak;

egizu, maitatu daigula hareek maite ebena,

eta bete daiguzala hareen irakatsiak.

Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez

zurekin eta Espiritu santuarekin batean

Jainko eta errege bizi da-ta,

gizaldi eta gizaldi guztietan.

Amen.


2 Kor 9, 6-10 (679)

Zelan jokatzen dogu Jainkoagaz? Geure beharrizanen arabera? Hau da: geuk behar dogunean deitzen deutsogu, edo eskeintzen deutsogu zeozer, edo joten dogu otoitzera? Begira ze aholku emoten deuskun Paulok.



San Paulo apostoluak Korintoarrei egindakotik

Senideok: Urri ereiten dauanak, urri batuko dau; ugari ereiten dauanak, ugari batuko dau. Emon bei bakotxak, bere bihotzean erabagi dauan neurrian; ez triste, ezta behartuta ere, Jainkoak emoile leiala maite dau-eta.

Eta ahaltsua da Jaungoikoa, zuokan grazia guztiak ugaritzeko; guztietatik zeuontzat nahikoa dozuela, egintza on guztietarako ugari izan daizuen, idatzita dagoanez:

«Zabaltzen deutse ta emoten behartsuei;

beti irautekoa da haren esku zabala».

Ereiteko hazia eta jateko ogia emoten dauanak, emongo deutsue hazia, ugarituko dau zuek ereindakoa, eta gehituko dauz ugari zuen maitasunezko emoitzat.

Jaunak esana



Salmoa (Ps 111 / 679)

Jainkoaren bildur santuak hauxe esan nahi dau: besteentzako errukitsu izatea. Eta horixe goralduko dogu salmo honek lagunduta.




Zin- tzo- en on- do- ren- go- a o- ne- tsi- a i- zan- go da




R/. Zintzoen ondorengoa onetsia izango da


Dohatsu, Jaunaren bildur dan gizakia,

haren aginduak oso maite dauzana.

Ahaltsu izango da lurrean haren hazia,

zintzoen ondorengoa onetsia. R/.


Zorionekoa, errukitu eta emon egiten dauan gizakia,

bere gauzak zuzen atontzen dauzana.

Ez da kili-kolo ibiliko behin ere,

haren gomuteak iraungo dau beti ere. R/.


Barri txarrak ez dau bildurtzen,

bizkor dau bihotza Jaunagan itxaroten.

Sendo dauka bihotza bildur gabe,

bere arerioak lotsaz ikusi arte. R/.

Zabaltzen deutse eta emoten behartsuei,

beti irautekoa da haren esku zabala,

ospez jagiko da haren ahalmena. R/.



Ebanjelioa (Jn 12, 24-26 /679)

Kunplitu dogula Jainkoagaz, uste izaten dogu, mezatan egon garela-ta. Hori ete da Jainkoak gugandik nahi da­ua­na? Ez ete da beste hauxe: bere Semeari entzun deiogula, eta esku zabalez erantzun daigula? Horixe egin eben Emeterio ta Zeledoniok. Egin deiogun harrera on bat ebanjelioari, Aleluia abestuz, zutunik.


Aleluia, aleluia, alleuia

Nire atzetik datorrena, ez dabil ilunpetan;

bizirako argia izango dau —dino Jaunak.



Jesukristoren ebanjelioa Joan deunaren liburutik

Aintza zuri, Jauna


Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: «Bene-benetan dinotsuet: galgarua lurrean jausi eta hilten ez bada, bakarrik gelditzen da; baina hilten bada, garaua ugari emoten dau.

Bere bizia maite dauanak galdu egingo dau; eta bere bizia gorroto dauanak mundu honetan, betiko bizitzarako gordeko dau.

Nire zerbitzari izan nahi dauanak, jarraitu beist; eta ni nagoan tokian, hantxe izango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari egiten dana, goratu egingo dau nire Aitak.»

Jaunak esana


Eskariak

Kristoren jarraitzaile sustsu izan ziran Emeterio ta Zeledonioren eskutik egin daiguzan eskariak:

—Elizearen alde: bere seme-alabek maite izan daien, zerbitzatu daien, eta sortu daitezan hainbeste behar diran bokazinoak, eskatu deiogun Jaunari.


—Eliztarren alde: sinismena landu ta gaurkotu daien, eta beti bilatu daien Jainkoari eskuzabaltasunez erantzutea, eskatu deiogun Jaunari.


—Bizitza gero ta erosoago ta hobeago baten atzean gabizenok gure ingurura ere begiratu daigun, eta gogoan hartu daiguzan bizitza hobeago bat bilatzen gure artera datozenak, eskatu deiogun Jaunari.


—Ondasunak banantzeko direla argi izan daigun, eta bilatu daigun «Caritas»egaz eten bako konpromisua izatea eta gure ondasunak alkarbanantzea, eskatu deiogun Jaunari.


—Eukaristia hau ospatzeko alkartu garen guztion alde: Jainkoari non eta zelan entzun ikasi daigun, eta esker onezko erantzuna emon ahal izan deiogun, eskatu deiogun Jaunari.


Alkarren zerbitzari nahi gaituzun Jainko Aita: egin gaizuz Emeterio ta Zeledonio gure martiri santuen antzeko kristauak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Amen.


Oparien gainekoa


Onartu, Jauna, gure eskeintza,

Emeterio ta Zeledonio martirien egun honetan;

eta iguzu, guretzat salbagarri izan daitela.

Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Amen.

Prefazioa


V./ Jauna zuekin R./ Eta zure espirituarekin.


V./ Gora bihotzak R./ Jaunagan daukaguz.


V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari. R./ Egoki da eta zuzen.



Egoki da, bai, eta zuzen

non-nahi ta beti zuri eskerrak emotea,

Jauna, Aita guztiz santu,

Jaungoiko ahalguztidun, betiko Horri.


Emeterio ta Zeledonio martiri santuek,

Kristori jarraituz, zure izena autortzeko isuri eben odolak

argi erakusten ditu zure miragarriak:

gure makaltasunean zure ahalmena agertzen dozu,

eta indartsu egiten indarrik bakoa,

zure autorle ta lekuko izan daiten,

Jesukristo gure Jaunaren bitartez.


Horregaitik, zeruko talde guztiekin

lurrean beti ta beti goresten zaitugu,

zuri, Jainko guztiz handi horri,

eten barik kantatuz.


SANTU, SANTU, SANTUA...


III. EUKARISTI OTOITZA


Santu zara, bai, Jauna,

eta diren guztiek emoten deutsue behar dan gorespena.

Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez,

eta Espiritu santuaren indarrez,

Zeuk biziazoten dituzu guztiak eta santutzen,

eta zeuk diharduzu, beti ta beti, zure herria batzen,

eguzki alde batetik besteraino opari garbia eskeini dakizun.

Apalik, beraz, Jauna, eskatzen deutsugu:

santu egin daizuzala, zeure Espirituaren indarrez,

oparitarako ekarri ditugun ogi ta ardao honeik,

zure Seme Jesukristo gure Jaunaren

Gorputz eta Odol izan daitezan,

misterio honeik berak esanda egiten ditugun ezkero.


Berak, saldua izan zan gau haretan,

ogia hartu eta, zuri eskerrak emonez, zatitu eban,

eta bere ikasleei emon eutsen, esanez:


Hartu eizue ta jan guztiok honetatik:

hau neure gorputza da-ta,

zuentzat emongo dana.


Afal ondoan, bardin,

Kaliza harturik eta zuri eskerrak emonez,

bedeinkatu eban eta bere ikasleei emon eutsen, esanez:


Hartu eizue ta edan guztiok honetatik:

hau neure odolaren kaliza da-ta,

itun barri ta betikoaren odola,

zuentzat eta guztientzat

pekatuak parkatzeko isuriko dana.

egizue hau neure oroigarri.


Hau da sinismenaren misterioa

* Ogi-ardao honeik hartzean,

zure heriotza dogu autortzen,

Zu, Jauna, etorri artean.


Horregaitik, Jauna, guk,

zure Semearen nekaldi osasungarria

eta hilen artetik biztuerea

eta zeruratze miragarria gogoratuz,

haren azken etorrerea itxaroten dogula,

zuri eskerrak emoteko eskintzen deutsugu

opari bizi eta santu hau.


Begira, Jauna, zure Elizearen eskeintza honi:

ikus eskeintza honetan

zurekin baketu gaituen Jesukristoren oparia;

iguzu, Jauna,

zure Semearen gorputz-odolak hartzen ditugunok,

Espiritu santuaz beterik, Jesukristogan

gorputz bat eta espiritu bat izan gaitezela.


Berak egin gaizala zuretzat betiko opari,

zure aukeratuekin zerua jaritsi dagigun:

lehenengo, Andra Maria,

Jaungoikoaren Ama beti Birjineagaz,

zure apostolu ta martiri doatsuekaz,

Emeterio ta Zeledonio martiri santuekaz,

eta santu guztiekaz;

ba dakigu, euron bitartez

zure laguntza izango doguna non-nahi ta beti.


Gu zurekin baketzen gaituen opari hau

izan bedi, Jauna,

mundu guztiarentzat bake ta salbamen.


Mundu honetako ibilaldian,

sinismenez ta maitasunez bete egizu zure Elizea:

zure zerbitzari I. gure Aita Santua,

Ricardo, gure gotzaina,

eta Karmelo, haren gotzain-laguntzailea,

beste artzain eta abade guztiak

eta zeurea dozun herri osoa.


Entzun, bihotz onez, zure aurrera deitu dozun

familia honen otoitzak.

Aita guztiz ona, ekarri zeuregana

mundu zabalean banaturik dabiltzan zure seme-alabak.


Hildako gure senideak (I., eta I.),

eta mundu honetatik zurekin adiskide joan diren guztiak,

hartu eizuz, bihotz onez, zeure zeruan;

geuk ere sinisten dogu

zure aintzaren zorion betea izango dogula betiko,

eurekin batean.

Jesukristo gure Jaunaren bitartez:

Beronen eskuz emoten deutsozuz

ondasun guztiak munduari.



HONEN BITARTEZ, HONEKIN ETA HONENGAN

ZURI, AITA, JAUNGOIKO AHALGUZTIDUN HORRI

ESPIRITU SANTUAREKIN BATEAN

OSPE TA AINTZA GUZTIA

GIZALDI TA GIZALDI GUZTIETAN. - Amen.


Salbatzaileak agindu ta irakatsiari jarraituz

bildur barik esan dagigun.


GURE AITA zeruetan zarana

santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,

egin bedi zure nahia

zeruan bezela lurrean ere.

Emoiguzu gaur

egun honetako ogia;

parkatu gure zorrak

geuk ere gure zordunei

parkatzen deutsegun ezkero;

eta ez gu tentaldira eroan,

baina atara gagizuz gatxetik.


Atara gagizuz, Jauna, gatx guztietatik,

emoiguzu bakea gure egunotan,

zure errukiari esker

pekatutik gabi bizi izan gaitezan

eta estualdietan sendo;

betiko zorionaren itxaropenean,

Jesukristo gure Salbatzailea

noiz etorriko dan zain gagozela.


- Zeurea dozu erregetza;

zeureak ospe ta indarra orain eta beti.

BAKE ESKEINTZEA (Abadeak)

Jesukristo gure Jauna, zeuk esana da apostoluei 'bakea izten deutsuet, neure bakea emoten'; begira zure Elizearen sinismenari eta ez gure pekatuei, eta zeure gogoa danez, emoiozu elizeari bakea, emon batasuna, errege bizi zara-ta, gizaldi eta gizaldietan.

- Amen.


Jaunaren bakea beti zuekin

- Eta zure espirituarekin.


Emon deiogun bakea alkarri.


Jaungoikoaren Bildotsa,

zeuk kentzen dozu munduko pekatua: Erruki, Jauna.


Jaungoikoaren Bildotsa,

zeuk kentzen dozu munduko pekatua: Erruki, Jauna.


Jaungoikoaren Bildotsa,

zeuk kentzen dozu munduko pekatua: emoiguzu bakea



JAUNARTZEA



Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona munduko pekatua kentzen dauena: zoriontsuak honen mahaira deituak:


- Jauna, ni ez naz inor zu nire etxean sartzeko,

baina esaizu hitz bat eta osatuko naz.


Jaunarttzerako abestia


Hona Bildots eztia / egiazko ogia

zerutik da jatsia / Jainko maitia.

Gure artzain ona ta egilea

Aitarik maiteena, zeru-emoilea.


Ostian zaozala dogu sinisten

zeruan bezela hor gu maitatzen.


Zinez gurtzen zaitut, Jesus eztia.

Arren, emoidazu goi-sinistia.


Otoitza

Doai santuz asetu gaituzu, Jauna,

Emeterio ta Zeledonio santuen egun honetan;

eskatzen deutsugu,

meza honetan ospatu dogun salbamena

ugariago lortu daigula.

Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Amen.



Azken onespena



Jauna zuekin.

- Eta zure espirituarekin


Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:

Aitak eta Semeak † eta Espiritu santuak.

- Amen.


Zoaze Jaunaren bakean.

Eskerrak Jaungoikoari.



Isilunetxo bat...

3 de marzo / 31 de Agosto

San Emeterio y SAN Celedonio
Mártires (s. III)



El poeta hispano Prudencio recogió en verso

los relatos de la muerte de Emeterio y Celedonio.

Calahorra está unida a estos soldados por el hecho de su martirio y quizás también por ser el lugar de su nacimiento. Otros señalan a León como cuna por los libros de rezos leoneses -antifonarios, leccionarios y breviarios del siglo XIII- al interpretar «ex legione» como lugar de su proveniencia, cuando parece ser que la frase latina es mejor referida a la Legión Gemina Pia Felix a la que pertenecieron y que estuvo acampada cerca de la antigua Lancia, hoy León, según se encuentra en el documento histórico denominado "Actas de Tréveris" del siglo VII.

En la parte alta de Calahorra está la iglesia del Salvador -probablemente en testimonio perpetuante del hecho martirial- por donde antes estuvo un convento franciscano y antes aún la primitiva catedral visigótica que debió construirse, según la costumbre de la época, junto a la residencia real, para defensa ante posibles invasiones y que fue destruida por los musulmanes en la invasión del 923, según consta en el códice primero del archivo catedralicio.

No se conocen las circunstancias del martirio de estos santos; no las refiere Prudencio. ¡Qué pena que el emperador Diocleciano ordenara quemar los códices antiguos y expurgar los escritos de su tiempo! Con ello intentó, por lo que nos refiere Eusebio, que no quedara constancia ni sirviera como propaganda de los mártires y evitar que se extendiera el incendio. Tampoco hay en el relato nombres que faciliten una aproximación. ¿Fue al comienzo del siglo IV en la persecución de Diocleciano? Parece mejor inclinarse con La Fuente por la mitad del siglo III, en la de Valeriano, contando con que algún otro retrotrae la historia hasta el siglo II. Cierto es que Prudencio nació hacia el 350, deja escrita en su verso la historia antes del 401, cuando se marcha a Italia, hablando de ella como de suceso muy remoto y no debe referirse con esto al tiempo de Daciano (a. 304) porque esta época ya fue conocida por los padres del poeta. Es bueno además no perder de vista que el narrador antiguo no es tan exacto en la datación de los hechos como la actual crítica, siendo frecuente toparse con anacronismos poco respetuosos con la historia.

El caso es que Emeterio y Celedonio -hermanos de sangre según algunos relatores- que fueron honrados con la condecoración romana de origen galo llamada torques por los méritos al valor, al arrojo guerrero y disciplina marcial, ahora se ven en la disyuntiva de elegir entre la apostasía de la fe o el abandono de la profesión militar. Así son de cambiantes los galardones de los hombres. Por su disposición sincera a dar la vida por Jesucristo, primero sufren prisión larga hasta el punto de crecerles el cabello. En la soledad y retiro obligados bien pudieron ayudarse entre ellos, glosando la frase del Evangelio, que era el momento de «dar a Dios lo que es de Dios» después de haberle ya dado al César lo que le pertenecía. Su reciedumbre castrense les ha preparado para resistir los razonamientos, promesas fáciles, amenazas y tormentos. En el arenal del río Cidacos se fija el lugar y momento del ajusticiamiento. Cuenta el relato que los que presencian el martirio ven, asombrados, cómo suben al cielo el anillo de Emeterio y el pañuelo de Celedonio como señal de su triunfo señero.

Muy pronto el pueblo calagurritano comenzó a dar culto a los mártires. Sus restos se llevaron a la catedral del Salvador; con el tiempo, las iglesias de Vizcaya y Guipúzcoa con otras hispanas y medio día de Francia dispusieron de preciosas reliquias. Junto al arenal que recogió la sangre vertida se levanta la catedral que guarda sus cuerpos. Hoy Emeterio y Celedonio, los santos cantados por su paisano Prudencio, y recordados por sus compatriotas Isidoro y Eulogio son los patronos de Calahorra que los tiene por hermanos o de sangre o -lo que es mayor vínculo- de patria, de ideal, de profesión, de fe, de martirio y de gloria.




No hay comentarios: